Bertol Arrieta egonaldi literarioa egiten ari da Zuian

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 13a, 11:25

Geuretik Sortuak dinamikaren barruan ari da aurrera eramaten bere proiektu berria.

Euskaraz sortutako artea hedatzea eta sustatzea da Geuretik Sortuak kultur proiektuaren helburua. Artearen hiru alor barne hartu dituzte dinamikan —antzerkigintza, literatura eta zinemagintza—, eta 26 sortzaile, norbanako nahiz kolektibo hautatu dituzte proiektura batzeko. Horien artean da Bertol Arrieta idazle zarauztarra, dagoeneko bere egonaldi literarioa egiten hasi dena Zuia (Araba) herrian.

Hiru asteko egonaldia izango da, eta maiatzean zehar egingo du. Idatziko duen literatur proiektuari buruz ez dute ezer aurreratu. Egileak ber twitter kontuan zabaldu duenaren arabera, bertako jendearekin eta parajearekin gozatzen ari da.