Urbasa aldean lehiatuko dira igandean Euleneko txirrindulariak

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 14a, 09:00

Aurreko asteburuan lehiatu gabe egon ostean, Eulen txirrindulari taldeak gogotsu hartuko du parte Iturmendiko (Nafarroa) lasterketan, Urbasako parajeetan. Igande goizean jokatuko da proba, 10:00etan hasita, eta txirrindulariek 22,8 kilometroko zirkuitu bati sei itzuli eman beharko dizkiote; 136,8 kilometro, guztira. Nafarroako Txapelketarako lasterketa baliagarria izango da, gainera.