BIDEOA: Iñigo Manterolak itsasoan galdutakoen omenezko eskultura sortu du

Mireia Galarza 2021ko mai. 15a, 16:30

Atzo inauguratu zuten Getarian itsasoan galdutakoen omenezko Hitzordua eskultura. Iñigo Manterola Zarauzko bizilagunak sortu du lana eta horren inguruan jardun du berriketan Erlo Telebistarekin. Besteak beste, itsasoak bere sormen prozesuan izan duen garrantzia nabarmendu du.