Petti bihar ariko da Putzuzulon, 12:30ean

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 15a, 14:30

11:30ean jarriko dituzte salgai sarrerak, eta pertsona bakoitzak txartel bakarra erosi ahal izango du.

Arraio Irratiaren 15. urteurrenaren harira, ospakizunez betetako asteburua izango da honakoa Putzuzulo gaztetxean. Irratien arteko bertso saio berezia egingo dute gaur arratsaldean, eta bihar, aldiz, kontzertu bat izango da eguerdian. Petti abeslariak eskainiko du kantaldia, 12:30ean hasita.

Sarrerak ordubete lehenago, 11:30ean, jarriko dituzte salgai Putzuzulon. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartel bakarra eskuratu ahal izango du pertsona bakoitzak.

Hurrengo ostegunean, maiatzaren 20an, ospatuko dute urteurren eguna Arraio Irratiko kideek. Horri lotuta, aurreratu dute irratsaio berezi bat egingo dutela haien uhinetan, 99.3 FMan.

Erlazionatuak