ZAEko jubenil mailako neskek Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finala jokatzeko txartela lortu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 15a, 20:26
Maiatzaren 9ko trainerilla jardunaldia Getarian. Artxiboko argazkia.

Gaur jokatu da Getarian Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia, eta federazioak bertan lortutako emaitzak kontuan hartu ditu bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko.

Gaur arratsaldean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatu da Getarian eta bertan lortutako emaitzak kontuan hartu dituzte bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko. Hala, bihar goizean jokatuko da finala, Getarian bertan, 11:00etan hasita.

Ligako sailkapenari dagokionez, emakumezkoen absolutu mailan Zarautz A zortzigarrena izan da sailkapen nagusian, eta zarauztarren jubenil mailako ontzia, berriz, hamargarren sailkatu da. Dena dela, azken honek bihar jokatuko den Gipuzkoako txapelketan jubenil mailako finala jokatzeko txartela eskuratu du

Absolutu malako gizonezkoen ligan Hondarribia izan da txapelduna eta laugarren postutik atzera sailkatu dira eskualdeko taldeak; ZAEko taldea, esaterako, zortzigarrena izan da. Federazio Sarian ere zortzigarren sailkatu da Zarautz B

Gipuzkoako Txapelketako finalak
Bestalde, honako talde hauek sailkatu dira bihar eguerdian Getarian jokatuko den Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalera.

Jubenil neskak: Zarautz, Hibaika eta Donostia Arraun Lagunak
Jubenil mutilak: Hibaika, Zumaia eta San Juan
Absolutu mailako neskak: Zumaia, Orio, Donostiarra eta Hondarribia
Absolutu mailako gizonezkoak: Zumaia, Orio, Hondarribi eta Donostiarra
Absolutu mailako gizonezkoen Federazio Saria: Getaria, San Juan, Zarautz eta Mutriku