ZAEko jubenil mailako neskek zilarrezko domina eskuratu dute Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 16a, 14:49
ZAEko jubenil mailako emakumezkoen taldea.

Zarautz Arraun Elkarteko bi ontzik parte hartu dute gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalean.

Gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu dira Getarian eta bertan izan dira ZAEko bi ontzi. Ez dute banderarik lortu gaurkoan, baina jubenil mailako emakumezkoen taldeak zilarrezko domina eskuratu dute txapelketan.

Gizonezkoen absolutu mailan ZAEko mutilek Federazio Saria jokatu dute eta hirugarren postuan sailkatu dira, Getariaren eta San Juanen atzetik.

SAILKAPENA
Jubenil mailako emakumezkoak
1.- Hibaika 19:31,27
2.- Zarautz 21:39,37
3.- Donostia Arraun Lagunak 22:51,12

Absolutu mailako gizonezkoak
1.- Hondarribia 14:33,20
2.- Donostiarra 14:38,80
3.- Orio 14:46,39
4.- Zumaia 15:30,11

Absolutu mailako Federazio Saria
1.- Getaria  15:05,33
2.- San Juan 15:21,08
3.- Zarautz 15:50,83
4.- Mutriku 16:07,55