Zarautz Oriori gailendu zaio Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen jardunaldian

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 17a, 11:20
Artxiboko irudia.

Zinema pilotalekuan hiru partida jokatu zituzten pilotariek larunbat goizean, eta zarauztarrek horietatik bi irabaztea lortu zuten. Palaz jardun zuten, gomazko pilotarekin.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelkeataren lehen jardunaldia jokatu zuten Zarauzko pilotariek larunbat goizean, Zinema pilotalekuan. Orio izan zuten aurkari estraineko zitan, eta zarauztarrek jardunaldian gailentzea lortu zuten, hiru partidetatik irabazi eta gero. Hauek dira emaitzak:

1. Partida:
M. Contreras (Zarautz) 6
A. Lertxundi (Orio) 20

2. Partida:
U. Urbano - K. Uribarri (Zarautz) 20
Z. Esoain - X. Murua (Orio) 14

3. Partida
A. Landa (Zarautz) 20
U. Illarramendi 6