Ana Galarraga eta Gorka Azkune, GUKA gehigarriko 'Parean eta pareko' ataleko maiatzeko gonbidatuak

Onintza Lete Arrieta 2021ko mai. 17a, 12:09

Zientzia izan dute hizpide Elhyarreko zientzia komunikatzaile zarauztarrak eta EHUko Informatika saileko ikertzaile azpeitiarrak. Adimen artifizialean da aditua azken hori, eta arlo horretaz, pandemiaz eta txertoez, etikaz eta etorkizunaz aritu dira, besteak beste. Oinarrizko zientzia bultzatzearen beharra azpimarratu dute biek.