Ireki dute Zarauzko Lankidetza arloko dirulaguntzak eskatzeko epea

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 17a, 17:00

Guztira 204.000 euro emango ditu laguntzetan Zarauzko Udaleko Lankidetza arloak. Bi motatako proiektuei bideratuko dizkiete laguntzak; hain zuzen, "hegoaldeko herri pobretuetan lankidetza proiektuak egiteko" dinamikei eta "Zarautzen sentsibilizazio kanpainak egiteko" ekimenei. Iaz geratu zen bertan behera "gazte kooperanteei laguntzeko" lerroa.

Dirulaguntzen aurtengo deialdiaren inguruan hitz egin dute gaur Patxi Elola Lankidetza zinegotziak eta Julen Aranguren Immigrazio eta Kultura Aniztasun teknikariak, eta orain arteko ibilbidea ere izan dute hizpide. Arangurenek azaldu duenez, orain arte hamar Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE) jaso dituzte Lankidetza arloaren laguntzak, 35 proiektu sostengatu ahal izateko.