Aldapetako zazpi garaje salduko ditu Visesak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 18a, 10:24
(Visesa)

Enkante sistemaren bidez salduko ditu garajeak Visesak. Atzo zabaldu zen eskaintzak egiteko aukera, eta maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik.

Aldapetan amaitzear diren etxebizitzei atxiki gabeko zazpi garaje libre salduko ditu enkante sistemaren bidez Visesak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko etxebizitza publikoaren enpresa sustatzaileak.

Interesdunek lotura honetan klikatuta kontsultatu ditzakete enkantearen oinarriak. Eskaintzak egiteko epea zabalik dago atzotik, eta hala egongo da maiatzaren 28ko 18:00ak arte.

Zarautzen bertan aurkeztu beharko dira enkanterako eskaintzak, Angel Maria Moreno Gallego jaunaren notariotzan (Foruen kalea 2, 1.A). Horretarako beharrezkoa izango da aurretiazko hitzordua eskatzea, 943-83 06 88 telefono zenbakira deituta.