Kulturarteko irakurketa egingo dute etzi, kultura aniztasunaren egunean

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 19a, 19:00

Zarauztik Mundura 2018 kultura aniztasunaren jaia. (Aritz Mutiozabal)

Herriko hainbat elkarte eta erakundetako kideek hartuko dute parte Lege Zaharren enparantzan izango den ekitaldian; 18:00etan hasiko da.

Maiatzaren 21ean kultura aniztasunaren eguna ospatzen da. Hori horrela, ostiralerako jendaurreko irakurketa bat antolatu du Zarauzko Udalak, Ongi Etorri Eskolara kooperatibaren bitartez, herriko kultura ezberdinak erakutsi eta balioa emateko. Izan ere, 45 hizkuntza baina gehiago hitz egiten dira egun herrian, eta udalak ez du dudarik, alderdi hori aberasgarria dela iritzi baitio herriarentzat.

Ekitaldia arratsaldez egingo dute, 18:00etan hasita, Lege Zaharraren enparantzan; eta eguraldi txarra egingo balu, Zinema pilotalekura lekualdatuko lukete. Irakurketa testua hainbat hizkuntzatan entzun ahal izango dira, herriko hainbat elkarte eta erakundetako kideen eskutik, eta irakurketa horiek jarraitu ahal izateko,  eskuliburuak banatuko dituzte bertaratzen direnei.

Ekitaldian ondorengo elkarte eta erakundeek hartuko dute partek: Zarauzko triatletak, ZKE Eskubaloiak, Emakume Surflariak, Antoniano ikastetxeak, Orokieta Herri Eskolak, La Salle Ikastetxeak, Salbatore Mitxelena Ikastolak, Udal Euskaltegiak, Ongi Etorri Eskolarak, Imanol Urbieta Musika Eskolak, Arraio Irratiak, Motxian Bertso Eskolak, Bidez Bidek eta Saharautzek.