Mendi Film jaialdiko lan sarituak Modelo aretoan

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 20a, 09:30

Mendi Tour egitasmoko bigarren hitzordua izango da gaur Modelo aretoan. Iazko Mendi Film jaialdiko lau ikus-entzunezko saritu ikusteko parada izango da, 19:00etatik aurrera: Sail Ofizialeko saria jaso zuen Aterpean Ateri, zuzendari Onenaren saria erdietsitako Harda - The Tough lana, Free as Can Be Eskalada Film Onena, eta Ikusleen Saria lortutako Everest - The Hard Way. Sarrerak 5 euro balioko du.