Atzera begira: Hamabost urte bete ditu gaur Arraio irratiak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 20a, 14:47
Arraioko esatariak 2006ko santotomasetan. (Hitza)

Atzera begira jarri, eta uhin libreetan barrena emititzen duen Arraio irratiaren historiaren errepaso laburra egin dugu.

2006ko martxoaren 20an jaio zen Arraio irratia, eta harrezkero hamaika irratsaio, ekitaldi, ospakizun nahiz gonbidatu berezi igaro dira Gela Arroxatik. Urtemugako ospakizunetan ari dira asteotan irratiko kideak, eta gaur, 20:00etatik aurrera, irratsaio berezia eskainiko dute FMko 99.3an.

Irratian zentzumenik garrantzitsuena entzumena bada ere, ikusteko moduko une eta irudiak utzi dituzte azken 15 urteek. Hemen bildu ditugu Arraio irratiaren ibilbideko hainbat irudi:

Arraioren sorrera, 2006ko maiatzean. (Hitza)

 

 
2006ko azaroan irrati maratoia egin zuten, eta zazpi orduz jardun zuten etenik gabe emititzen. (Xabi Aizpurua/Hitza)
 
 
Irratiaren lehen urtemugako ospakizunak (Xabi Aizpurua eta Ainhoa Fernandez/Hitza)
 
Bigarren urteurrenean sormenari eta teknologia berriei buruzko mahai ingurua egin zuten Gorka Arrese, Bertol Arrieta eta Anjel Lertxudirekin. (Hitza)
 
Hamaika kirol hitzordu eman ditu zuzenean Arraio irratiak. Irudian ikusgai Gipuzkoako 2014ko Bolo eta Toka eguna. (Aritz Mutiozabal/Hitza)
 
 
Hamargarren urteurrenean kalera atera zuten Gela Arroxa. (Arraio irratia)
 
 
Duela bi urte, hamahirugarren urteurrenean, atera  zuten Arraioko kideek azkenekoz familia argazkia. (Amaia Urbieta Arruti/Hitza)