Beasainen jokatuko du Jirabira taldeak hurrengo lasterketa

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 21a, 10:00

Datorren larunbatean Beasaingo (Gipuzkoa) 60. Loinaz proban parte hartuko dute Jirabira Grupo Eulen taldeko txirrindulariek. 10:00etan hasiko da lasterketa, eta 120 kilometroko ibilbidea egin beharko dute ziklistek, mendate artean.

Zarauzko taldeko ondorengo txirrindulariek hartuko dute parte proban: Gartzia, Lopez, Eizagirre, Gurrutxaga, Azkarate, Ibarluzea, Camino, Darthayette, Murcia, Mesa eta Uranga.