Orokietako irrati esatariek Gaztetxetik egin dute gaurko saioa

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 21a, 19:00

Putzuzulo gaztetxea eta Arraio irratia gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute gaur Orokieta Herri Eskolako hainbat haurrek. Urteurren ospakizunen barruan, bertatik egin dute irratsaio berezia.

Orokieta Herri Eskolako ikasleek badute beren irratsaioa Arraio irratian; 13:00etatik aurrera emititu ohi dute FMko 99.3an, baina, gaurkoan, Putzuzulo gaztetxetik egin dute irratsaio berezia. Urteurren ospakizunetan murgilduta dabiltza Arraioko kideak, eta Orokietako ikasleek ere egin dute beren ekarpena. LH 6ko hainbat ikasle joan dira gaztetxera, eta bertan egin dituzte esatari lanak. 

Arraio irratiko bi kide elkarrizketatu dituzte lehenik, irratian hasi zirenetik gertatu izan zaizkien anekdotak azaldu dituzte ondoren, eta behin Orokietako zuzendariari egin zioten elkarrizketaz aritu dira azkenik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide