Zarautz Trikek lehen jaialdia egingo du datorren ostiralean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 22a, 17:00

Kultur elkarteko kideak nahiz hamaika gonbidatu berezi igoko dira Modeloko oholtzara. Edukiera mugatua izango denez, sarrerak aurretik erreserbatu beharko dira.

Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleek lehen kontzertua eskainiko dute datorren ostiralean, maiatzaren 28an, Modelo aretoan. Beste hainbat eragile nahiz gonbidatu berezik ere parte hartuko dute emanaldian; hala nola Etxebeltz bertso-eskolak, Neomak taldeak, Jalgi dantza taldeak eta Karmelo Mendizabalek. Aurkezle lanetan, berriz, Maurixi eta Primi klownak eta Lurdes Urbina ariko dira.

Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta 17:00etan zabalduko dute sarrerak erosteko leihatila; bakoitzak 10 euro balioko du. Edukiera mugatua izango denez, aurrez egin beharko da erreserba zarautz.trik@gmail.com helbidera idatzita. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide