Ruben Vitoriak Caparicako surf txapelketa irabazi du

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 23a, 18:54

(WSL/Mestre)

Finalaurreko mangan Gony Zubizarreta garaitu ondoren, 9,40 eta 9,13ko puntuazioak eskuratu ditu finaleko mangan surflari zarauztarrak. Maila handia erakutsi du txapelketa osoan zehar.

Finalean olatu paregabeak hartu ondoren, Caparicako (Portugal) surf txapelketa irabazi du Ruben Vitoria zarauztarrak gaur. Astearteaz geroztik Portugalen izan da Vitoria beste hainbat surflari zarauztarrekin batera, eta borobil atera zaio QS zirkuituko txapelketa.

Finalaurreko mangan Gony Zubizarreta garaitu ondoren,  9,40ko eta 9,13ko olatuak hartu ditu Vitoriak gaurko finalean, eta aise gainditu ditu Charly Martin frantziarraren puntuazioak. Hiru Erregeen Mahaia Euskadi Irratiko irratsaioan zarauztarra elkarrizketatu dute garaipena eskuratu berritan, eta egin duena "oraindik sinistu ezinik" dagoela azaldu du. Finaleko mangara "estrategia ondo pentsatuta" zuela joan da, eta ondo baino hobeto atera zaizkio gauzak zarauztarrari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide