Artezaleak-eko zeramika ikasleen aurpegiak

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 24a, 09:40

Artezaleak elkarteko zeramika ikasleen Aurpegiak erakusketa dago ikusgai Lukas ardotegian. Izenburuari berari ohore eginez, hamaika bisaiaz hornitu dute tabernako paretak. Joan den ostegunean paratu zuten proposamena eta ekainaren 24a bitartean bisitatu ahalko da.