'Familia xelebrea' haurrentzako liburua aurkeztuko du bihar Anjel Lertxundik

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 24a, 12:00
Anjel Lertxundi idazlea. (Aritz Mutiozabal)

Haurrentzako Familia xelebrea album ilustratua ondu du Anjel Lertxundik Jokin Mitxelena ilustratzailearekin elkarlanean. Xelebreetan xelebreena den familia aurkezten du bere azken lanak: Erramun Babarrun, Mariaje Potaje, Serafin Mokofin eta Arantxa Balantxarena. Behin etxera bazkaltzera gonbidatu zuten lagun baten istorioak kontatzen du liburuak. Ikaselkar argitaletxearen babesean argitaratu dute, Kimu bildumaren barruan, eta bihar goizean aurkeztuko dute.