Askapenak aurkezpen hitzaldia eskainiko du bihar Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 24a, 12:30

Arraio Irratiaren 15. urteurreneko ekitaldien barruan, Internazionalistak garelako lehen urratsa Euskal Herria hitzaldia izango da bihar arratsaldean Putzuzulo gaztetxean, Askapenako kideen eskutik. Bertan, ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin antolatu dituzten Bizi Elkartasun Internazionalista jardunaldiak aurkeztuko dituzte, osatu duten egitaraua, nortzuk hartuko duten parte, jorratuko diren gaiak zeintzuk izango diren eta abar. Hitzaldia 18:00etan hasiko da.