Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko tailerra eskainiko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 26a, 10:30

Saioa online izango da eta bihar eskainiko dute; parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Energia berriztagarriak zure etxean… posible da! tailerra antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Energia Argitu programaren barruan, Zarauzko Udalarekin lankidetzan. Ikastaro honen helburua da herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da, baina nagusiki banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetarako ikuspegiarekin.

Saioa bihar eskainiko dute online, 18:00etan hasita, eta bertan parte hartu ahal izateko aurrez eman behar da izena. Horretarako, honako bitarteko hauek erabil daitezke: argi@gipuzkoa.eus posta elektronikoa; 943-11 29 48 edo 605 75 76 87 telefono zenbakiak; eta www.argitu.eus webgunean. Saioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitu ahal izango da, itzulpen zerbitzua egongo baita; beraz, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen hizkuntza aukeratu ahal izango du.