Hondartza garbitzen laguntzen ari dira herriko ikasleak

La Salle ikastetxeko LH 2ko ikasleak. (La Salle)

Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan, hainbat ikastetxetako ikasleak hondartza garbitzeko lanetan laguntzen ari dira, Udaleko Agenda 21ek eta Surfrider elkarteak bultzatuta. Maiatza eta ekaina bitartean ariko dira txandaka, eskolaz eskola.

Gloria Vazquez Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak eskerrak eman dizkie ikastetxeei erakusten ari diren inplikazioagatik: "Ekintza honen bidez, udalak eta ikastetxeek gure hondartza garbi mantentzearen garrantzia gogorarazi nahi diegu herritarrei eta, era berean, itsasoak eta ozeanoak zaintzeko ".