Nerea Isusik ez du lortu Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa irabaztea

Nerea Uranga 2021ko mai. 29a, 14:32

Ekain Tolaretxipi hernaniarrak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa, eta bigarren gelditu da Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra.

Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa. Nerea Isusi zarauztarrak parte hartu du txapelketan, baina ez du lortu lehen postua eskuratzea. Hain zuzen, Ekain Tolaretxipi hernaniarrak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa, eta bigarren gelditu da Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra.

Aurretik lau kanporaketa jokatu ostean, atzo izan zen finala Urnietako Saroben. Sei bertsolarik parte hartu zuten saioan, lau kanporaketetako irabazleez gainera, puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolariak. Isusiz gain, finalean aritu diren sei bertsolarietatik beste hiru izan ziren eskualdeakoak: Naia Arrizabalaga azkoitiarra, Amets Aizpurua getariarra eta Joar Garate zumaiarra. Finaleko beste bi bertsolariak izan dira Ekain Tolaretxipi txapelduna eta Jon Mendiluze.

Gai jartzaile aritu zen Eresti Oiarbide, eta epaile lanetan egin zituzten Leire Belokik, Zigor Leundak eta Amaia Otxotorenak. Irabazleek Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu zuten atzokoan.