Jaizki Mendizabal seigarren izan da Munduko Halterofilia Masters Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 31a, 09:42

(@ZKEhalterofilia)

Zarauzko altxatzaileak lan bikaina egin zuen 40 urtetik gorako masters txapelketan, 73 kiloko kategorian. Seigarren postuan sailkatu zen Mendizabal birtualki jokatu zuten munduko txapelketan.

Euskadiko Txapelketa Absolutua ere jokatu dute egunotan, eta Zarauzko bi altxatzailiek goiko postuetan sailkatzea lortu dute. Ane Grijalba txapeldun izan da 81 kiloko kategorian, eta Diana Lopez, berriz, txapeldunorde 71 kilokoan.

Diana Lopez eta Ane Grijalba erdian prestatzailea dutela, lortutako dominekin. (@ZKEhalterofilia)