Emaitza apalak izan ditu ZAEk asteburuko arraun jardunaldian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 31a, 10:39

(@zarautzarraun)

Zazpi ontzi ureratu ziren asteburuko arraunketa olinpikoko jardunaldian. Bestetik, traineru denboraldian parte hartuko duten hiru ontziak aurkeztu dituzte asteburuan.

Legutioko uretan izan zuten hitzordua atzo, igandea, Zarautz Arraun Elkarteko zazpi ontzik, arraunketa olinpikoko III. Konfrontazioan. Hainbat kategoriatan atera ziren lehiara Zarauzko ontziak, eta herriko arraun harrobia kopuruz indartsu dabilen arren, txanda gehienetan laugarren postuan sailkatu ziren zarauztarrak.

Traineru denboraldiko hiru ontziak

Horrez gain, iragan asteburuan aurkeztu dituzte aurtengo traineru denboraldian lehian arituko diren hiru ontziak, Gesalaga Okelanek babestuakk. Gizonezkoek bi traineru aterako dituzte, TKE eta KAE 2 ligetan ariko direnak, eta emakumezkoek, berriz, ETE ligan hartukok dute parte. Ezohiko aurkezpena izan da aurtengoa, traineruak itsasoan zirela egin baitzuten, kaleko jende pilaketetatik urrun.

Larunbatean aurkeztu zituzten hiru traineruak. (@zarautzarraun)