Argazkiak: Bordilsen aurkako partidarekin amaitu du denboraldia Amenabarrek

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 31a, 11:21
(Luis Epelde)

Konfinamenduak eta abarrak tarteko, zazpi jardunaldi elkarrengandik oso jarraian jokatu behar izan dituzte Amenabar taldeko eskubaloi jokalariek denboraldiaren azken txanpan. Atzo jokatu zuten azken partida, eta abuztuan ekingo diote denboraldi-aurreari, Ohorezko Zilarrezko Mailako beste denboraldi bati ekiteko.

Sasoiko azken neurketa jokatu zuen Amenabar Zarautz eskubaloi taldeak larunbatean, Bordilsen aurka. 22-30 galdu zuten etxekoek; dena den, ez zegoen ezer jokoan herenegungo partidan, zarauztarrek ziurtatuta baitzeukaten postua zilarrezko mailan datorren denboraldirako, eta Bordilsek irabazita ere ezingo baitzuen jaitsiera saihestu.

Denboraldiko azken partidak bereziak izan ohi dira, eta atzokoa hala izan zen Julen De Carlos atezainarentzat, iragarri baitzuen ez duela taldean jarraituko datorren denboraldian. Anaitasuna taldeak utzita etorri zenetik, nafarrak zazpi denboraldi egin ditu Amenabarren.

Ikusi hemen Luis Epelderen argazki guztiak.