Denboraldiko bigarren bandera lortu du Badok 13 traineruak

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 31a, 14:30

Badok 13 taldea Zumaiako banderarekin. (Badok 13)

Badok 13 Zarauzko Arraunlari Beteranoek ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean Zumaian, Urola ibaian, eta oraingo honetan ere bandera irabazi zuten. Bitik bi doaz, eta estropadetan nagusitasuna erakusten ari dira. Bigarren txandan lehiatu ziren, eta lehen luzeetan Plentzia, Getxo eta Pontejos orpoz orpo izan bazituzten ere, bukaerarako lasai nagusitu ziren zarauztarrak.

Hurrengo estropada larunbat honetan izango dute Mundakan (Bizkaia), Urdaibaiko uretan. Oraingoan bi ontzirekin arituko dira lehian Badok 13ko arraunlariak, beteranoen artean arraunak duen presentziaren erakusle; tartean lau emakume ere aritzen dira.