Zarautz A xakeko Taldekako Suitzar Txapelketako sailkapeneko buruan

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 31a, 17:00

Taldekako I. Suitzar Kutxa-FGA Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Zarautz Kirol Elkarteko eta Anaitasuna Kakute xake klubeko jokalariek Zarautzen, ZKEren egoitzan bertan. Lehen jardunaldiko emaitza azkoitiarren aldekoa izan bazen, oraingoan zarauztarrak izan ziren nagusi. Sailkapenaren buru Zarautz A taldea da, sei punturekin, eta bigarrena Gros C, 5,5 puntu batuta.