Sofa eta Rukula taldeen kontzertuak izango dira igandean Putzuzulon

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 1a, 16:30

Putzuzulo gaztetxean kontzertu bana eskainiko dute datorren igandean, hilaren 6an, Sofa eta Rukula taldeek. Usurbilgo Rukula taldea hasiko da jotzen 18:30ean, eta segidan, Sofa etxeko taldeak eskainiko du emanaldia.

Sarrerak 17:30ean jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan 8 euroan, eta pertsonako sarrera bakarra erosi ahalko da.