'Mundu bat motxilan' liburua aurkeztuko dute bihar Alex Txikonek eta Unai Ormaetxeak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 2a, 09:00

Alex Txikon mendigoizalea eta Unai Ormaetxea Modelo aretoan izango da bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Mundu bat motxilan, Alex Txikonen menditazioak liburua aurkezten.

Pagoeta Mendizale Elkarteak Mendi Tour zikloaren barruan antolatu du biharko hitzordua, eta egitasmoko azkena izango da. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai 5 euroan.