Bideoa: Aitor Segurak bere bizipenak kontatu ditu 'Ur handitan' saioan

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 2a, 10:45

Istripu larria izan zuen hemezortzi urterekin Aitor Segura zarauztarrak. Urteetako lanari esker aurretik zeukan bizitza berreskuratzea lortu du, eta atzo 'Ur handitan' Etb 1 telebista kateko saioan azaldu zen prozesu horren berri ematen, 'Bizitzaren markak' atalean.

Seguraren lagunek ere gertutik bizi izan zuten berreskuratze prozesua, eta horietako bat, Mattin Campos, agertu zen atzoko atalean, ingurukoek urte haiek nola bizi izan zituzten azaltzen.