Nadia Erostarbek aurrera jarraitzen du El Salvadorren

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 3a, 16:30

Repechage edo bigarren aukerako kanporaketak bata bestearen atzetik gainditzen ari da Nadia Erostarbe Munduko Surf Txapelketan, El Salvadorren. Bigarren eta hirugarren saioan buru bukatu zuen –10.16 eta 6.16 punturekin, hurrenez hurren–, eta gaur laugarren txanda jokatuko du, 18:00etatik aurrera. Claire Bevilacqua , Faviola Alcala eta Delfina Morosini izango ditu lehiakide.

Aritz Aranburuk, berriz, laugarren txandari ekingo dio 20:30ean. Vasco Ribeiro portugaldarra eta Ketut Agus Aditya Putra indonesiarra izango ditu aurrez aurre La Bocanako hondartzan.