16:00etan jokatuko du Aranburuk Munduko Txapelketako 5. jardunaldia

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 4a, 14:40

Aritz Aranburu El salvadorren (ISA / Pablo Jimenez)

Txapelketa serioa jokatzen ari da Aritz Aranburu El Salvadorren, orain arteko txanda guztiak lehen postuan gainditu baititu. Horrek Tokioko Olinpiar Jokoetarako helburua gero eta gehiago gerturatzen dio. 

Atzo iluntzean erakustaldi ederra eman zuen laugarren txandako kanporaketan, 13.67 puntuazioarekin (6.17 eta 7.50), eta Vasco Ribeiro portugaldarra bezalako surflari garrantzitsu bat kalean utzita. Hemendik ordubete pasatxora, 16:00ak aldera, bosgarren txandako kanporaketa izango du jokoan Shun Murakami eta Hiroto Ohhara japoniarren aurka. 

ISA Surf erakundearen web ataritik jarraitu daiteke proba zuzenean.