Aurten ere ez da Pagoeta Egunik ospatuko

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 5a, 17:00

Ekaineko lehen igandean ospatu ohi da urtero Pagoeta Eguna, eta hitzordu nagusia bihar izango litzake. Tamalez, Pagoeta Mendizale Elkarteko batzordeak jakinarazi du aurten ere ez dutela Pagoeta Egunik antolatuko, egungo egoerarekin ez delako bateragarria. Azken finean, jendetza biltzen da, bai tontorrean bai borda inguruan, eta gaur-gaurkoz ezinezkoa da. Beraz, ospakizunak datorren urtean beharko duela adierazi dute.