Euskadiko Txapelketa izango dute jokoan Euleneko txirrindulariek

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 5a, 18:00

Txirrindularitzako 23 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa jokatuko da bihar Ataunen, eta Eulen taldeak 11 txirrindulari aurkeztuko ditu lasterketara. Parte hartzaileek 127 kilometroko ibilbideari egin beharko diete aurre; bidean tarteko helmugak izango dituzte Larraitzen, Urkillagan eta Lazkaomendin. Zarauzko taldeak orain arteko dinamika onari jarraipena eman nahi dio, proba biribila osatuta.