Zarautz Gesalaga-Okelango arraunlariak lau dominarekin itzuli dira Legutiotik

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 5a, 18:05

Zilarrezko domina bat eta hiru brontzezko eskuratu dituzte zarauztarrek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da gaur, larunbata, Legutioko uretan. Kategoria desberdinetako lehiak izan dira, eta Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariek ere parte hartu dute. Lau ontzik lortu dute domina beren kategorian, eta zilarrezko domina batekin eta brontzezko hirurekin itzuli dira Zarautzera. 

Bihar, igandea, hitzordu garrantzitsua izango dute Zarautz Gesalaga-Okelango arraunlariek: Lekeitioko Traineru Test Estropadak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera.

Ikusi gaurko sailkapena hemen.