Emaginek 'Zaintzak erdigunera' saioa eskainiko du ostiralean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 9a, 10:00

Zarauzko Bilgune Feministak antolatuta, Emagin elkarteak gidatutako lan-saio bat egingo dute Putzuzulo gaztetxean ostiralean, hilaren 11n. Ez gara zain egongo, zaintzak erdigunera izenpean prestatu dute saioa, eta 18:00etan hasiko da. "Formazio eta ikerketa feministan" aritzen da Emagin.

"Egun, gure jendarteko herritarrak ditugun zaintza beharrak asetzeko indarrean dagoen eredua aztertuko dugu batetik, zein eredu sustatzen den alegia, eta zaintza lanak demokratizatzeko lanetan, bai erakundeek, bai komunitateek zein erronka nagusi dituzten/ditugun partekatu eta identifikatzeko ahalegina eginen dugu, bestetik", jakitera eman du Bilgune Feministak.  Gai horren inguruan, emakume* feministen artean "eztabaidatzeko, hausnartzeko eta gogoetatzeko" espazioa sortu dute. 

Zarauzko Bilgune Feminista da antolatzailea eta laguntzailea, berriz, Zarauzko Udala.