Asier Arroitaren hitzaldiarekin itxi dute Mintzalagun programaren ikasturtea

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 11a, 09:04

Bidelari eta bidelagunen artean, 70 parte hartzailetik gora izan ditu aurten Mintzalagun programak. Atzo arratsaldean agurtu zuten elkar, Arraunetxen izandako hitzaldia gozatu eta gero.

Atzo arratsaldean, Asian egindako zeharkaldiaren gaineko hitzaldia eman zuen Asier Arroitak Arraunetxeko aretoan. Mintzalagun egitasmoak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bidelariak eta bidelagunak elkartu ditu aurten ere, eta ikasturtea ixteko antolatu zuten ekimena.

Bestalde, gaur bukatuko da udako Mintzalagun programan izena emateko epea. 625485215 zenbakira deituta edo urolakosta@aek.eus postara idatzita egin daiteke inskripzioa.