2021/06/25 - 2021/06/27 14:00

Jaiak

Sanpelaioak: Dandaren egitaraua

Sanpelaioak: Dandaren egitaraua
Putzuzulo gaztetxea, Zarautz

Aurten, "modu desberdinean" izan bada ere, sanpelaioetarako egitarau berezia prestatu du Danda Gazte Asanbladak. Putzuzulon izango dira ekimen guztiak.

Hilaren 25ean herri bazkaria egingo dute gaztetxean, 14:00etan. Horren ostean, 17:00etan hasita, Bermuda Kolektiboko DJ zarauztar gazteek girotuko dute Putzuzulo. Hurrengo egunean, beste bi kontzertu izango dira. 18:00etan, Putzuzulo doinu dantzagarriz beteko du Txiltxoko bikote oiartzuarrak. 19:00etan, aldiz, Lukiek taldeak astinduko ditu hormak; rock alternatiboa lantzen du.

Osasun-neurriak beteko direla eta sanpelaioetako ekimenetako edukiera mugatuta egongo dela azaldu dute Dandako kideek. Hilaren 24an jarriko dituzte salgai sarrerak. Putzuzulon erosi beharko dira tiketak, 16:00etatik aurrera.