Teqball eta ping pong mahai berriak jarri dituzte malekoian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 19a, 10:12

Uda denboraldiari begira, lehendik malekoian zeuden ping pong-eko mahai zaharrak kendu eta berriak jarri ditu Zarauzko Udalak.

Horrez gain, beste bi Teqball mahai ere jarri dira, azkenaldian joko horren praktikak gora egin duela-eta. 7.329,58 euroko inbertsioa (BEZ barne) egin du lau mahai berrietan udalak; horietako bi Borghetton jarri dira, eta beste biak Muskarian.