Zelai-Ondo girotu dute Goizeko Ihintza taldeko txistulariek

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 19a, 10:24

Festetako egitaraurik ez badago ere, giro berezia dago egunotan Zelai-Ondo auzoan. Festa batzordeko kideak auzoa apaintzen ibili dira eta, gaur, kaleak girotzen dabiltza Goizeko Ihintza taldeko txistulariak. Suziriren bat edo beste ere bota dute airera batzordekoek.