Mikel Ostolazak bigarren saria jaso du Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 22a, 15:30
Azpeitian egin zuten sari banaketa ekitaldiko irudia. (Ikasberri Ikastola)

Azpeitian, Hernanin eta Arrasaten egin zituen ekitaldiak, eta Gipuzkoako zortzi eskualdetako ikasleek idatzitako bertsorik onenen egileek jaso dituzte sariak. Azpeitian egindako ekitaldian jaso zituzten sariak Urola Kostako ikasleek.

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketaren sari banaketa ekitaldiak egin ditu Ikastolen Elkarteak. Azpeitian, Hernanin eta Arrasaten egin zituen ekitaldiak, eta Gipuzkoako zortzi eskualdetako ikasleek idatzitako bertsorik onenen egileek jaso dituzte sariak.

Aurtengo txapelketarako gaia librea izan da, eta parte-hartzaileek Internet bidez aurkeztu dituzte bertsoak. Sariak, berriz, eskualdeka nahiz adinaka banatu dituzte. Urola Kostan, 2003-2006 urteetan jaiotakoen artean, Etxebeltz bertso eskolako Mikel Ostolazak bigarren saria eskuratu zuen. Azpeitian egindako ekitaldian jaso zituzten sariak Urola Kostako ikasleek, eta hara joandakoek, gainera, Mikel Iturriozen eta Eneritz Artetxeren bertso saioaz gozatu ahal izan zuten.