Ekaineko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 24a, 14:00

Hileko azken ostegunetan bezala, Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur. Saioa udalbatzar aretoan eta telematikoki egingo dute udal taldeetako ordezkariek, 19:00etatik aurrera. Udalbatzarraren hasieran, adierazpen instituzionala egingo dute ekainaren 28a LGTBI+ harrotasunaren nazioarteko eguna dela eta.

Gaurko bilkuran eztabaidatuko dituzten gaiak ikusteko klikatu gainean.