Dandako kideak hasi dira sanpelaioak ospatzen

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 25a, 16:40

Danda Gazte Asanbladak sanpelaioetarako egitarau berezia prestatu du, eta dagoeneko ospatzen hasi da. Herri bazkaria egin dute eguerdian, Putzuzulon, eta aurki Bermuda Kolektiboko DJ zarauztar gazteek animatuko dute giroa. Bihar, San Pelaio egunez, bi kontzertu izango dituzte arratsaldean, Txiltxoko eta Lukiek taldeen eskutik.