HARA! Txerria hartuta hondartzara

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 28a, 13:53

Zarauzko hondartzan gauza bitxi asko ikus daiteke, batez ere uda garaian. Baina gaur herritarren artean zabaldu den irudia gutxitan ikusiko zen. Izan ere, erabiltzaile bat txerri eta guzti jaitsi da hondartzara eguzkia hartzera. Horren aurrean, herritar batek baino gehiagok gogoratu du txakurrik ezin dela eraman hondartzara, eta galdetu du ea udal ordenantzak uzten ote duen txakurra ez den beste animaliaren bat bertaratzen.

Zarauzko udal ordenantzak zehazten du, debekatuta dagoela edozein animalia egotea hondartzan: etxeko animaliak, etxekotuak edo itxian hazitako animalia basatiak; baita horiek aske uztea ere.   Salbuespen gisa, urriaren 12tik Aste Santu hasierara arte, baimenduta dago txakurrak hondartzan egotea. Gainerakoan, Aste Santutik urriaren 12ra bitartean, ezin da txakurrik eraman hondartzara egunez, soilik 21:00etatik 06:00etara.