"Agerraldi gehiago izango dira, jende asko baitago oraindik txertatu gabe"

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 28a, 18:30

Legedia aldatu arren, Covidaren pandemiak oraindik jarraitzen duela gogorarazi du Felix Zubiak, eta ohitura aldatzeak ekar ditzakeen arriskuez aritu da Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. Mallorcako ikasle bidaiei lotutako agerraldiaren antzeko gehiago iragarri ditu Donostia Ospitaleko ZIUko buruak ohiturak aldatu ezean eta neurriei eusten ez bazaie.