Uztailerako egitarau zabala antolatu du Danda Gazte Asanbladak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 29a, 08:42

Ostegunero hitzorduren bat egongo da datozen asteetan Putzuzulo gaztetxean. Zineforuma, kontzertuak eta auzolana egingo dira, besteak beste.

Itxura guztien arabera, gutxi barru eraitsiko dute Putzuzulo gaztetxea. Danda Gazte Asanbladako kideek, ordea, zukutu egingo dituzte amets fabrikaren azken asteak, eta horretarako egitarau oparoa antolatu dute. Uztaileko ostegunetarako auzolana, kontzertuak, kirola nahiz bestelako hitzorduak prestatu dituzte. 

Jakinarazi dute hitzorduetarako maskara eramatea derrigorra izango dela, eta osasun neurriak une oro bermatuta egongo direla. 

Azken uda Putzuzulon:

  • Uztailak 1, osteguna:
    • 16:00. Auzolana.
    • 18:00. Habi eta Ibil Bedi taldeen kontzertuak, Putzuzulon. Sarrera: 5 euro.
  • Uztailak 8, osteguna:
    • Goizean. Pala txapelketa mistoa.
    • 22:00. Zineforuma.
  • Uztailak 15, osteguna:
    • 16:00. Auzolana.
    • 20:00. Bertso afaria. 
  • Uztailak 29, osteguna:
    • 16:00. Auzolana gaztetxean. 
    • 19:00. Kontzertua.

Ostegun honetarako kontzertuetarako sarrerak 17:30ean jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan, eta bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahalko ditu.