Malen Azpirotz, 'Go!azen' telesaileko pertsonaia berria

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 29a, 17:30
Eskuinetik hasita lehena da Malen Azpirotz. (ETB)

ETBko Go!azen 8.0 telesailaren denboraldi berria grabatzen hasi dira gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Aurten ere aktore gazte berriak izango dira telesailean, eta horietako bat Malen Azpirotz zarauztarra izango da; Iraia izeneko pertsonaia antzeztuko du.

Gasteizko hasierako grabazio honetaz gain, Donostian, Azpeitian, Bergaran eta Irunen filmatuko du lantaldeak abuztuaren 20a bitartean. Aitziber Errazkin zarauztarrak ere aktore multzoan jarraituko du aurten ere. Hortik aurrera, kontu eta istorio guztiak hamar atal berritan jasoko dituzte, eta udazkenean izango dira ikusgai EITBko kanaletan.