Eibarrek Reala B taldearen aurka jokatuko du uztailaren 24an, Astin

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 30a, 17:00

Gaizka Garitanoren Eibarrek uztailaren 5ean hasiko du 2021-2022 denboraldi-aurrea. Dagoeneko zehaztuta ditu prestaketa partidak, eta uztailaren 25etik abuztuaren 1era Kössenen (Austria) kontzentratuko da. Egun bat lehenago, hilaren 24an, Zarauzko Asti zelaian izango dela iragarri du gaur: Xabi Alonsok gidatzen duen Reala B taldearen aurka jokatuko du lagunarteko partida, 11:00etan hasita.