Hilario Urquiaren erakusketa irekiko dute bihar, Torre Luzean

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 30a, 18:30

Gehienbat zuri-beltzezko paisaien margolanak izango dira ikusgai hilabete osoan; horietan Zarauzko irudiak ere bai.

Hilario Urquia zarauztarraren margolanekin osaturiko erakusketa zabalduko dute bihar Torre Luzea aretoan. Paisaiak dira nagusi obra gehienetan, eta Zarauzkoak ere ez dira falta, moilaren eta hondartzaren presentzia agerikoa baita. Kolore zuri-beltzak erabiltzen ditu, eta figurazioaren nahiz abstrakzioaren artean jokatzen du. Artistaren proposamena hilabete osoan izango da ikusgai, egunero-egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Ofizioz arte grafikoei lotuta egon da betidanik Urquia, baina margotzeko zaletasuna txikitatik datorkio, eta zaletasun hori etengabe landu du gaur egunera arte. Gaztetan aire libreko pintura lehiaketetan parte hartzen hasi zen, eta pixkanaka bere bidea egin zuen. Bere ibilbidean zehar, erakusketa ugari egin ditu. Donostian bizi bada ere, jaioterriarekin lotura izaten jarraitzen du